Egileen bisitei esker sortzaileen eskutik ezagutu ahal izango duzu beraien lana

Egilea G&C Arquitectos
Helbidea Zarandoa, 23
Ordutegia Igandea, 17:00
Egilearenbisita:G&C-ElorrietakoItsasPasealekua
Bisitatu
  • 20 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 60 min
  • Irisgarria
  • Izena eman behar da
  • Metroa San Ignazio
frente maritimo
GC-1

G&C Arkitektoak profil ezberdinetako profesionalek osatutako proiektu komuna da, beren zerbitzuak batera eskaintzeko elkartzen direnak. Taldeak harreman etengabea eta irekia du, bezeroei kalitatezko zerbitzua emateko. 20 urte baino gehiagoko ibilbideak arkitektura, hirigintza eta paisaia arloak hartzen ditu.

G&C Arkitektoak taldearen eskutik, Zorrotzaurreko berdeguneak urbanizatzeko proiektu irabazlearen nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dugu. Itsasadarreko ura protagonista nagusitzat hartuta diseinatutako ia 90.000 m2-ko esku-hartzea da eta zati bat oinez zeharkatuko dugu.

Espazio publiko berriak portu-munduaren balioetan oinarritzen dira, eta dauden elementuak errespetatzen dituzte. Era berean, landaretza eta espazioen definizioa hiriaren eta naturaren arteko fusiorako estrategia gisa erabiltzen dira, ekosistema egokituak berreskuratuz. Parkeetan askotariko ur-jarduerak egiten dira, betiere paisaia eta natura ardatz izanik.

Esker onak
G&C

Izen ematea