Egileen bisitei esker sortzaileen eskutik ezagutu ahal izango duzu beraien lana
- 10 Pertsona / Taldeko
- Bisita 60 min
- Izena eman behar da
- Metroa Uribarri
- Tranbia Uribitarte
Muga estudioan hasi zuten bidea, 2017an, Bilboko San Frantzisko auzoko Harrobi plazan. Pisu eta lokalen eraberritzeak eta Eraikinen Azterketa Teknikoak, beste arkitektura-bulegoei eskainitako laguntzarekin eta lehiaketekin uztartzen zituzten hasieran. Bi lagun izatetik bost lagun izatera pasa dira eta Bilboko La Salve Kaleko lokal batean daude orain, kalearen mailan, espazio honetan bertan egingo da egileen bisita.
Bidean ikasitakoaz eta beste arkitektura-bulego batzuekin elkarlanean, era askotariko proiektuak egiteko aukera izan dute: familia bakarreko etxe, baserrien eraberritze, industria-eraikin, arte-estudio, haur eta lehen hezkuntzako eskola eta bulego-eraikinen eraberritzeak, besteak beste. Urte guzti hauetan beraien eguneroko zeregina esku artean dituzten proiektuetan, izan handiago izan txikiago, behar konkretuei ilusioz, apaltasunez eta arduraz erantzutea eta ñabardurei arreta jartzea izan da eta hala izaten jarraituko duela diote.
