Landaretza nabarmentzen da, moldagarritasuna bermatzeko berariaz aukeratua, baita hiri-altzariak ere, espazioaz ahalik eta gehien gozatzeko pentsatua

Egilea GC Arquitectos
Urtea 2020
Helbidea Zarandoa etorbidea, 23
Ordutegia Igandea, 15:00-19:00
ElorrietakoItsasertza
Frente Elorrieta_1
Frente Elorrieta_2

Zorrotzaurre Bilboko lautadan dago, itsasadarraren ertzean, eta haren eraldaketarako plan progresibo eta arrakastatsuak XXI. mendeko hiri berria bihurtuko du.

Deustuko kanal historikoa irekitzeak Zorrotzaurre uharte bilakatu du behin betiko, eta Bilbo metropolitarraren eguneroko bizitzan erabat integratzea suposatu du harentzat eta ibaiertzentzat.

Deustuko pasealekuaren urbanizazioa proiektuaren lehen fasearen garapenari eta gauzatzeari dagokio eta honako hauek hartzen ditu: Morgan kalea, Morgan kalearen jarraipena, Zarandoa etorbidea eta Itsasadarraren zati handi bat (Euskalduna zubitik Elorrietako bihurguneraino doan tartea). Jarduera horri esker, hiria eta auzoa uretara zabalduko eta hedatuko dira.

Esker onak
G&C