Aukera ezin hobea Europa mailan erreferentziazkoak diren lau estudioren lana ezagutzeko
Helbidea IED Kunsthal - Destuibarra 17
Ordutegia Asteazkena, 12:30
Solasaldia:Trantsiziokoarkitekturak
Hitzegin
- 60 Pertsona / Taldeko
- Bisita 90 min
- Irisgarria
Cities Connection Project 07: Trantsizioko arkitekturak nazioarteko erakusketa ibiltariaren testuinguruan eta inaugurazio gisa, hitzaldia egingo da parte hartzen duen eskualde bakoitzeko (Brusela-Valona, Luxenburgo, Bartzelona eta Bizkaia) estudio batek bere proiektua azaltzeko. Formatuaren helburua hirien arteko trukerako eta esperientzietarako gunea sortzea da, hirien diseinuan eta garapen jasangarrian dituzten jardunbide egokien inguruan. Horretarako, Belgikako Artau estudioko Benjamin Robinson; Luxenburgoko 2001 estudioko Philippe Nathan; Kataluniako Flexo Arquitectura estudioko Tomeu Ramis; eta Beste Arkitektura estudioko ordezkaria, Ibon Salaberria, izango ditugu.
Proiektu bakoitza aurkeztu ondoren, mahai-ingurua egingo da, eta, modu lasaian, lau parte-hartzaileek eta publikoak berak hausnartu eta eztabaidatu ahal izango dute erakusketako proiektuei eta gaiei buruz.
Ekitaldian, erakusketan eta OPEN arkitektura-jaialdian parte hartzen duten hainbat erakundetako ordezkariak izango dira, eta publiko orokorrari irekita egongo da.
EDUKIERA BETE ARTE