Inplikatu zaitez haurtzaroko gune garrantzitsuenen diseinuan eta sorkuntzan: eskolako patioak
Egilea Lur Studio
Helbidea Cuna Etxea - Urazurrutia, 3
Ordutegia Asteartea, 17:00
Eskola-patioakbirpentsatuz
Diseinatu
  • 30 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 180 min
  • Irisgarria
  • Izena eman behar da
  • Tranbia Atxuri
  • Trena Zazpikale
  • Aldiria Abando
Ellacuria 3 web
patios 3
Eskolako jolastokia komunitatean sozializatzen eta elkarbizitzen ikasteko lehen espazio publikoa da. Aisialdirako eta olgetarako guneak ere badira, kanpoaldearekin, naturarekin eta hiriarekin harremanetan jartzeko guneak. Espazio komunak dira, eboluzionatu gabe hamarkadak daramatzatenak eta txikienengan eragin zuzena dutenak. Izan ere, ingurune horretan bizi dira eta lehen aldiz bizipen asko izaten dituzte. Azken batean, OPEN jaialdiaren helburua da ezagutzera ematea zer garrantzi duten bizi-ikaskuntzak zabaltzen diren hezkuntza-guneek.
Testuinguru horretan, eskola-patio inklusibo eta osasungarrien gaineko prestakuntza- eta ko-sorkuntza-tailer formatuko jarduera bat planteatzen da. Esperientzia interaktiboa da, hezitzaile, guraso, ikasle eta kalitatezko hezkuntza-gune inklusiboagoak sustatzeko interesa duten profesionalentzat diseinatua.
Tailer honen helburua da parte-hartzaileak inspiratzea, heztea eta gaitzea eskola-patioak kalitate handiagoko inguruneetan sortzeko eta eraldatzeko. Ingurune horiek ikasle guztientzat izango dira onuragarriak, haien gaitasunak, beharrak edo trebetasunak edozein direla ere.
Saio horretan, prestakuntza eta baterako sorkuntza uztartuko dira: lehenengo zatia prestakuntzazkoa eta inspiratzailea izango da (aurkezpen teorikoa eta jardunbide egokien zenbait adibideren aurkezpena), eta beste zati bat jarduera praktikoena, talde-eztabaidena eta elkarlaneko diseinuko dinamikena; azken horretan, benetako patio baterako edo batzuetarako diseinu-proposamen bat garatuko da.
Jarduera guztia Lur estudiok zuzendu eta dinamizatuko du, hiri- eta gizarte-berrikuntzan espezializatutako bulegoa, eskola-inguruneen analisian eta diseinuan ibilbide luzea duena.
Eusko Jaurlaritzaren AGENDA 2030 BONUAK PROGRAMAn jasotako jarduera da.
Esker onak
LOGO LUR STUDIO