Ez galdu eraikinaren sotoa, bertan jatorrizko Banco de Españaren kutxa gotorrak topatuko dituzu

Egilea S. de Goicoechea
Urtea 1885
Helbidea Banco de España Kalea, 2
EsperientziaGelak
MG_2525-copia
MG_2530-copia

Estilo eklektikoa (neoklasiko-barrokoa) duen eraikina da, 1885ean inauguratua eta Hiltegiko orube zaharraren gainean eraikia. Banco de Españak Alde Zaharrean duen lehen egoitza da, geroago Banco Guipuzcoanok okupatua. 90eko hamarkadan gaztetxea ere izan zen. Gaur egun, EHUko “Esperientzia Gelak” ditu, publiko seniorraren artean hezkuntza-lana zabaltzeko.

Mehelinen artean eraiki zen, Sabino de Goicoechea arkitektoaren, Antonio de Goicoechea arkitektoaren semearen, proiektuaren arabera, garaiko banku-tipologiaren jarraibideei jarraituz, eta protagonismo berezia izan zuen erdiko operazio-patioak.
Beheko solairua, bi solairu eta estalkipeko mantsarda ditu, perimetro-gelak erdiko espaziora begira. Bi fatxadek konposizio-dotorezia handia dute: zokaloak zirkuluerdiko arkuak ditu, eta gainerakoak balkoi jarraituak, isolatuak eta begiratokiak. Barruko elementurik nabarmenenak patioa mugatzen duten Abando galdategian eraikitako burdin forjatuzko zutabeak dira.

Esker onak
upv-ehu