Ez galdu eraikinaren sotoa, bertan jatorrizko Banco de Españaren kutxa gotorrak topatuko dituzu

Egilea S. de Goicoechea
Urtea 1885
Helbidea Banco de España Kalea, 2
Ordutegia Larunbata, 10:00-14:00
EsperientziaGelak
Bisitatu
  • 15 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 20 min
  • Metroa Zazpikaleak
  • Trena Zazpi Kaleak
  • Aldiria Abando
MG_2525-copia
MG_2530-copia

Hiltegi zaharreko orubean eraikitako eta estilo eklektikoko (neoklasiko-barroko) eraikin bat da. “Banco de España”-ren lehen egoitza izan zen, ondoren “Banco Guipuzcoano”-rena izan zen. Gaur egun pertsona edadetuen heziketa helburu duen UPV/EHU-ren “Esperientzia Gelak” daude bertan.

Sabino de Goicoechea arkitektoak eginiko proiektua, bi mehelinen artean eraikia dago eta garaiko banku guztietan bezalaxe eraikinaren bihotza eragiketa patioan dago.

Behe oina, bi solairu eta estalki azpiko txapitula-solairu batek osatzen dute eraikina. Perimetroko espazio guztiek patiora begiratzen dute. Eraikina osatzen duten bi fatxadak dotoretasun handiz osaturik daude:  puntu-erdiko arkuak zokaloan eta gainontzeko solairuetan balkoi jarraiak, isolatuak eta begiralekuak tartekatzen dira.

Esker onak
upv-ehu