Bilboko Elikadura burujabetzaren eta hirien elikadura-ekoizpenerako gaitasunen inguruan hausnartzera gonbidatuko gaituen hitzaldia
- 80 Pertsona / Taldeko
- Bisita 120 min
- Irisgarria
- Izena eman behar da
- Metroa Zazpikaleak
- Tranbia Ribera
- Trena Zazpikaleak
- Aldiria Abando
Eta Bilbok bere elikagaiak ekoiztuko balitu? Horrela du izena, Bilboko Elikadura burujabetzaren eta hirien elikadura-ekoizpenerako gaitasunen inguruan hausnartzera gonbidatuko gaituen hitzaldiak. Bertan azalduko da zer den hiri baten gerriko agroekologikoa eta zein ezberdinatsuan dituen hiri baten eraztun berdearekin. Gaia era erraz eta dibulgatiboan aurkeztea bilazten du hitzaldi honek, eta horretarako Euskal Herri mailako adibide ezberdinak aurkeztuko dira, eta baita inguru hurbilekoak ere. Esperientzia zehatzak ezagutuz inguruneak eta elikadurak duten harremanaz hausnartzea eta hiriek duten ekoizpen gaitasunaz hausnartzea bilatzen da. Nolakoa litzateke Bilboko gerriko agroekologikoa?
Hortaz gain, gerriko agroekologikoa sortzeko hirigintza aldetik dauden aukerak ere azalduko dira, bertan galdera hauen gainean hausnartuko da: Agroekologiak espazio-antolamendu ezberdinik behar al du? Zein ekoizpen gaiatsun dute gure hiriek?
Hitzaldiaz gain, saioa amaitzeko dinamika parte hartzaile bat ere izango da, eta entzundakoak modu praktikoan, era dinamiko eta ludiko batean, barneratzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Horretarako taldekako ariketa bat planteatuko da, agroekologian aditua izan beharrik gabe modu ulergarri batean Bilbo hiriaren Gerriko agroekolojikoak izan beharreko ezaugarriak landuz.
