Itzuli

Etxebizitza eraikin honen espazio komunak bisitatzea merezi du, ez du parekorik penintsula osoan. XX. mende hasierako ideia iraultzaileen eredu da!

Egilea R. Basañez, E. Argárate, J. Larrea
Urtea 1964
Helbidea Pedro Astigarraga kalea, 2
EtxeAmerikarrak
MG_1171-copia-copia
MG_1170-copia

Deustuko barrutian kokaturiko etxebizitza-talde bat da. 1964. urtean eraikia Rufino Basáñez, Esteban Argárate eta Julián Larrea arkitektoen agindupean.

Udaletxeak antolatutako lehiaketak arkitekto gazte talde bati Le Corbusierren Marsellako L’Unité d’habitation eraikinaren ber interpretazio berritzaile bat gauzatzea ahalbidetu zien.

Eraikinak “Etxe Amerikarrak” bezala dira ezagunak. Proiektuak egitura eta eskilaren kaxari izaera brutalista bat ematen die. Horretaz gain arkitekto suitzarraren kontzeptu ugari biltzen ditu proiektuak:  konposizio bolumetrikoa, duplex motako etxebizitzak edo azaleko trataerak.

Ez zen hirigintza alde batera utzi proiektuan eta hori dela eta asko pentsatutako espazioak daude proiektua osatzen duten hiru blokeen artean. Proiektuak izaera esperimentala du eta hiriko arkitekturan parentesi bat besterik ez zen izan, ez baitzuen inolako jarraipenik eduki. Hala ere, Rufino Basañez-i Bilboko arkitekto belaunaldi berrian nabarmentzen hasteko balio izan zion lanak.

2013.urtean Mugimendu Modernoko ondare arkitektonikoaren barnean sartu zuen mugimendu horretako eraikinak zerrendatu, zabaldu eta babesteko 1990. urtean sortu zen DOCOMOMO fundazioak.