Ibili Atxuri auzoan zehar familian, dinamika ludikoekin eta sortzaileekin batera!

Egilea Detalleres
Helbidea Enkarnazio plaza (Eleiz Museoa)
Ordutegia Igandea, 10:30 / Igandea, 11:30 / Igandea, 12:30
Familia-ibilbidea:ArkuakAtxurin zehar
Jolastu
  • 18 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 50 min
  • Argazkiak debekatuta
  • Izena eman behar da
  • NAN-a erakutsi
  • Metroa Zazpikaleak
  • Tranbia Atxuri
  • Trena Zazpikaleak
atxuri 3
atxuri 1

Oinezko familia-ibilbidea gure auzoetako ondarea eta historia ezagutzeko da. Ibilbidean zehar geldialdiak egongo dira eta jolaserako eta hausnarketarako sormenezko jarduerak eskainiko dira. Bakarkako proposamenetarako zein kolaboratiboetarako materialak eta tresnak erabiliko ditugu eta liburu berezietan inspiratuko gara. 4 urtetik aurrera familian egiteko jarduera da.

Eleiz Museoko klaustrotik abiatuko gara, eta bertan zer dagoen eta aurretik zer erabilera zuen ikusiko dugu.

Auzoan zehar paseoan ibiliko gara, gure iparrorratzarekin, eraikin bereziak ezagutuko ditugu, eta horien iraganaz eta orainaz hausnartuko dugu. Zertarako eraiki ziren? Zer zerbitzu eskaintzen zizkieten herritarrei?

Tresna bereziekin, liburuekin eta jolasekin, beste ikuspuntu batetik begiratuko dugu hiria. Itsasadarrera begiratu eta beste garai batzuetako eszenatokiak eta bizimodua irudikatuko dugu, Atxuri herriaren erdigune zela gogoratuta.

Eta zuk zer imajinatzen duzu?

 

Eusko Jaurlaritzaren AGENDA 2030 BONUAK PROGRAMAn jasotako jarduera da.

 

Esker onak
detalleres

Izen ematea