Ibili San Inazio auzoan zehar familian, dinamika ludikoekin eta sortzaileekin batera!
Egilea Detalleres
Helbidea Agoitz plaza, 1 (Euskararen etxea)
Ordutegia Larunbata, 16:30 / Larunbata, 17:30 / Larunbata, 18:30
Familia-ibilbidea:San Inazioraleihoak
Jolastu
  • 18 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 50 min
  • Argazkiak debekatuta
  • Izena eman behar da
  • NAN-a erakutsi
  • Metroa San Ignazio
IMG-20221002-WA0108
IMG_2339 copia

Oinezko familia-ibilbidea gure auzoetako ondarea eta historia ezagutzeko da. Ibilbidean zehar geldialdiak egongo dira eta jolaserako eta hausnarketarako sormenezko jarduerak eskainiko dira. Bakarkako proposamenetarako zein kolaboratiboetarako materialak eta tresnak erabiliko ditugu eta liburu berezietan inspiratuko gara. 4 urtetik aurrera familian egiteko jarduera da.

Ibilbide honetan Euskararen Etxetik Levante plazako kioskora auzoaren bilakaera errepasatuko dugu.

Gainera, geldialdi sortzaileak planteatuko ditugu hirigile bihurtzeko, eta egurrezko piezekin eraikin multzo berria diseinatuko dugu, San Inazioren hazkundea eta etxebizitzen bilakaera aztertuta.

Bestalde, gure luparekin naturaren presentzia bilatuko dugu, bai plazetan, bai kaleetan, horren protagonismoari buruz hausnartzeko.

Eta zuk zer uste duzu?

 

Eusko Jaurlaritzaren AGENDA 2030 BONUAK PROGRAMAn jasotako jarduera da.

Esker onak
detalleres

Izen ematea