Kaleen eta eraikinen diseinuak nola baldintzatzen ditu bizilagunen arteko harremanak? Nola erraztu dezake gure auzoen formak auzokideen arteko elkar-ezagutza eta lotura komunitarioak sortzea?

Egilea Tipi
Helbidea Karmelo Plaza
Ordutegia Ostirala, 18:00 / Larunbata, 11:00 / 17:00
Ibilbidea:Elkarbizitzarakoespazioak“Santutxu”
Ibili
  • 30 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 90 min
  • Argazkiak debekatuta
  • Izena eman behar da
  • NAN-a erakutsi
  • Metroa Santutxu
ITINERARIOS 5
Itinerarios Tipi 2

XX.mendearen bigarren erdialdean Bilbok jasan zuen hazkunde azkarraren ondorio da Santutxu auzoa. 60ko eta 80ko hamarkaden artean eraiki ziren auzoko etxebizitza gehienak, balkoiz jositakoak eta adreiluzko fatxadadunak; auzoaren iruditegi estetikoa osatzen duen eraikin pilatuen multzoa, hain zuzen. Ibilbide honetan, Santutxuko kaleak zeharkatuko ditugu, eta honakoa aztertuko dugu: sarri itsusitzat hartzen diren eraikinak dituen auzo honek, ze ezaugarri ditu auzo-bizitza eta sare-komunitario bizia izateko?

Karmelo plazatik hasita Santutxuko txoko ezberdinetatik ibiliko gara auzoko hiri-inguruak dituen ezaugarriez hausnartzeko, eta bizilagunen arteko harremanak sustatzeko duen gaitasunean nabarmenduko dugu. Kale bizitza indartzen duten alderdiei erreparatuko diegu, espazio publikoaren eta eraikinen ezaugarriei, eta hamarkada ezberdinetan zehar langileentzako etxebizitza bezala egin ziren eraikin tipologia ezberdinez hausnartuko dugu.

Jarduera hau Tipi-k zuzenduko du, herritarren parte-hartzearekin eta diseinu sozialarekin lotutako aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dituen kooperatibak.
Eusko Jaurlaritzaren AGENDA 2030 BONUAK PROGRAMAn jasotako jarduera da.
Esker onak
Tipi

Izen ematea