Kaleen eta eraikinen diseinuak nola baldintzatzen ditu bizilagunen arteko harremanak? Nola erraztu dezake gure auzoen formak auzokideen arteko elkar-ezagutza eta lotura komunitarioak sortzea?

Egilea Tipi
Helbidea Euskadi Plaza
Ordutegia Asteazkena, 18:00 / Igandea, 11:00 / 13:00
Ibilbidea:Elkarbizitzarakoespazioak“Zabalgunea”
Ibili
  • 30 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 90 min
  • Argazkiak debekatuta
  • Izena eman behar da
  • NAN-a erakutsi
  • Metroa Moyua
  • Tranbia Guggenheim
ITINERARIOS 3
ITINERARIOS2

Zabalguneko ibilbide honetan Guggenheim efektua aztertuko dugu. Jakina da fenomeno horrek gure hiri-ereduko paradigmaren aldaketa gidatu duela, eta industria-ekoizpenean oinarritutako ekonomia eredutik zerbitzuen ekonomiara aldatzeko giltzarri izan dela. Ibaiertza industriarako lanleku eta garraiobide izatetik, pertsonentzako pasealeku bilakatu da. Ibilbide honetan zehar hausnartuko dugu hiri-ereduaren paradigma aldaketa horrek nolako eragina izan duen Guggenheim museoaren inguru hurbilean.

Euskadi plazatik hasi eta ibaiertzaren zati bat igaro ondoren, Zabalgunean sartuko gara, eremu horren espazio publikoaren inguruan ikuspegi kritikotik hausnartzeko. Bilboko eremu distiratsuena eta ederrena omen den horretan Guggenheim efektuak izan duen eragina aztertuko dugu, baita auzo bizitzan izan duen inpaktuaz, espazio publikoaren erabilera dinamiken eboluzioaz edota espazio kolektiboen kalitateaz. Nolako eragina izan du espazio kolektiboen pribatizazioak auzoko kale bizitzan eta harreman komunitarioak sortzeko gaitasunean?

Jarduera hau Tipi-k zuzenduko du, herritarren parte-hartzearekin eta diseinu sozialarekin lotutako aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dituen kooperatibak.

 

Eusko Jaurlaritzaren AGENDA 2030 BONUAK PROGRAMAn jasotako jarduera da.

Esker onak
Tipi

Izen ematea