Igo zaitez eraikinaren teilatura eta hiri industrialaren bihotzean lorategia aurkituko duzu. Bertan, IDOMeko langileentzako liburutegia bisitatu, luxu handia!

Egilea IDOM Arquitectura
Urtea 2011
Helbidea Zarandoa etorbidea, 23
Ordutegia Igandea, 11:00-13:00 ORDUTEGIA EGUNERATUTA
IDOMEgoitza
Bisitatu
  • 30 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 30 min
  • Irisgarria
  • Metroa San Ignazio
MG_1193-copia
MG_1192-copia

Eraikina IDOM-en egoitza berria da eta lehen Deustuko kanalaren ertzean kokaturiko portuko aduanaren gordetegia zen. Birgaitzea Javier Pérez Uríbarrik (IDOM Arquitectura) gauzatu zuen. Bulegoz eta ikerketa espazioz osaturiko 14.400 metro karratu ditu. Eraikinari fatxadako eguzki babeserako kokaturiko lama handiek eta eraikinaren gainean kokaturiko alfonbra berde handi bat bezala ulertutako estalkiak ematen diote izaera berezia.

Eraginkortasun energetikoko neurri ugari ditu eraikinak: kontsumo baxuko komun-ontziak, euri-uraren bilketa sistemak, argiztapenaren erregulazio automatikoa, eguzki babeserako fatxada lamak, eguzki-panelak eta ur bidezko klimatizazioa. Guzti horri ezker %60-ko aurrezpen energetikoa lortzen da.

Goi-azal berdeak, instalazioak eskutatuz estalkia fatxada bat gehiago bilakatzeaz gain zarata eta CO2-a xurgatzen du. Era berean, behe oinean kokatutako tanke baten laguntzaz euri jasa handiak kontrolatzen laguntzen du.

Barnean jatorrizko elementuak, elementu berriekin nahasten dira. Solairu gehienetan jatorrizko habe handiak mantentzen dira. Lehen autoentzako igogailuak zeuden hutsuneetan komunikabideak txertatu dira. Estalkiko dorrea makinentzat erabiltzen zen eta gaur egun, berriz, liburutegia da.

Esker onak
IDOM_logo_600x480