Itzuli

Gure hirian berezko ezaugarriak hartu zituen, arrazionalismo bilbotarra.

Helbidea Calle Ripa, 6 (Muelle de Ripa)
Ordutegia Asteartea, irailak 29, 17:30ean / Asteazkena, irailak 30, 17:30ean / Larunbata, urriak 3, 11:30ean
Itinerario.Racionalismoen Bilbao
Ibili
  • 20 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 90 min
  • Izena eman behar da
  • Metroa Abando
  • Tranbia Abando
  • Trena Zazpikaleak
  • Aldiria Abando

Izena emateko epea irailaren 23an irekiko da

OPEN24_06-10-27
OPEN24_06-10-16

Gure hiriko arkitektura arrazionalistan zeharreko ibilbidea, Abando eta Indautxuko zenbait eraikinetan barrena, estilo horren gakoak ezagutzeko, batzuetan ulertezina eta askotan gutxietsia.

Arkitektura arrazionalista duela ia ehun urte iritsi zen Bilbora, Europako erdialdetik.
Arrazionalismoak erabat hausten zituen gure hirian ordura arte garatutako estilo arkitektonikoak, eta XX. mendeko hogeiko hamarkadaren amaiera eta hirurogeiko hamarkadaren hasiera artean izan zuen gailurrik handiena. Bigarren Zabalgunean garatu zen batez ere (Abando eta Indautxu), baina beste auzo batzuetan ere aurki ditzakegu adibideak, baita hiriaren kanpoaldean ere.

Garaiko bertako arkitekto handi gehienek arrazionalismoa hartu zuten beren proiektuetako batzuetan: Tomás Bilbao, Pedro Guimón, Federico Ugalde, Pedro Ispizua… Eta haren aplikazio nagusia etxebizitza kolektiboan eman bazen ere, estilo arrazionalistan beste arkitektura-tipologia batzuk ere garatu ziren, hala nola irakaskuntza, osasuna edo industria.

Halakoxea izan zen gure hirian arkitektura-mugimendu horren onarpena, berezko ezaugarriak ere hartu baitzituen, eta “arrazionalismo bilbotarra” terminoa sortu zen.

Esker onak
LOGO 01