Familian egiteko jarduera, jolasez, irakurketaz eta abentura ugariz betea!
*Tailerra Artxandan egingo da. Castañoseko Funikularraren geltokia da topagunea. Funikularrean joan-etorriko txartela sartzen da doan plazan. Izen-ematean adierazitako ordua tailerraren hasierakoa da. Funikularraren geltokira 20 minutu lehenago joan behar da.
Haurrek gure garaiko gizarte- eta ingurumen-erronka nagusiak uler ditzaten, topaketa/tailer batzuk proposatuko dira familian, gure auzoetako ondarea eta historia ezagutzeko. Saio bakoitzean jolaserako eta hausnarketarako sormenezko jarduerak proposatzen dira. Horietan, banakako nahiz elkarlaneko proposamenetarako materialak eta tresnak emango dira.
Fabula mendia izenarekin, familiak Artxandara igoko dira hiria goitik begiratuta ezagutzeko. Tailer bakoitzean, instalazio-liburutegi bat eraikiko da: espazio malgu bat, premia bakoitzera moldagarria, irekia eta parte-hartzailea, sormena, familian jolastea eta hausnarketa partekatua bultzatuko dituena. Instalazio hau topaketa mugikor eta bizia bihurtuko da, non irakurketak eta esperientziak uztartuko diren, eta non parte-hartzaileak benetako protagonistak izango diren.
Ekintza bakoitza erronka berri bat izango da, jarduera publikoari, momentuari, tokiari eta behar zehatzei egokituko baitzaie. Hori guztia giro eroso, dibertigarri eta eraginkorrean garatuko da, parte-hartzaileak inguruarekin eta eguneroko bizitzari begiratzeko modu berriekin konektatuz.
Jardueraren dinamizatzailea Detalles izango da, gaian eta antzeko ezaugarriak dituzten tailerren garapenean esperientzia handia duen talde aditua. Lan kolaboratiboaren adierazpen berezia eta indarra aurkitzen saiatuko da Detalles, pertsona eta talde bakoitzaren potentziala sentiaraziko duten dinamika eta proposamenen bidez, sormenetik, arkitektura sozialetik eta ipuinetatik.


