Buztina museoko bilduma bihurtzen den tailerra.
Mar de Dios (Barakaldo, 1992) Artean graduatua da (UPV/EHU), eta Arte eta Sorkuntzako Ikerketa Masterra (Madrilgo Complutense Unibertsitatea) eta Zeramika Masterra (UPV/EHU) ditu.
Bere erakusketa berrienen artean, honako hauek daude: Lurraren arteak Guggenheim Bilbaon (2025), Uraren eta loreen ispilua Montehermoson, Gasteizen (2025), Kore CarrerasMúgica galerian (2024), Filet Spacen (Londres, Natalia Suarezekin batera, 2023), Batzuk Tabakaleran, Donostian (2022), Kata AldamaFabren (2021) eta Open to Art taldea Officine Saffin (2019). Milango Mobileko Salone eta Lisboako eta Madrilgo ARCO azoketan parte hartu du, CarrerasMúgica galeriarekin. Guggenheim Bilbaok, Alkar Contemporary bildumak eta Bilboko Arte Ederren Bilduma Partekatuak, Artiumek eta Tabakalerak erosi dute haren lana. 2023an Home, Casa, Hasiera liburua argitaratu zuen Peio Aguirre eta bere COOP argitaletxearekin lankidetzan, Peio Aguirre, Pilar Blanco eta Estrella de Diegoren testuekin. IDPool, Vista Alegre, Portugal (2018) eta Koganecho Artist Residency, Yokohama, Japonia (2023) programetako egoiliarra izan da.
*Bigarren argazkiaren kredituak: Erika Barahona Ede © Fundación del Museo Guggenheim Bilbao

