Ireki ondo begiak fatxadan kokatuta dagoen igerilekura iristen zarenean, izan ere bertatik hiria eta mendien ikuspuntu izugarria topatuko duzu

Egilea Legorreta + L, Aurtenechea & P. Iriondo
Urtea 2000
Helbidea Lehendakari Leizaola kalea, 29
Ordutegia Larunbata, 10:00-15:00 / Igandea, 10:00-15:00
MeliáHotela
IMG_1474-copia
IMG_1471-copia

Legorretak Chillidaren lana izan zuen kontutan eraikina pentsatzerakoan. Bilboko zabalgunean ohikoak diren bloke trinko batean oinarrituz argi sarrerak lortzeko intentzioarekin elementua zulatuz joan zen. Prozesu horren emaitza da eraikinaren erdian dagoen atrio erraldoia. Elementu hori da hotelaren bihotza eta bere inguruan banatzen dira eraikinak dituen 200 logelak.

Atrioan Legorretaren arkitektura garbi nabaritzen da. Mexikar patioen oinordea, horma ozenak eta espazio bakoitzari izaera edo itxura ezberdinak ematen dizkioten ezkutuko ikuspuntuak. Argia, egunean zehar bereziki parkera eta hegoaldera begira dagoen leihate handitik sartzen dena, kontrako fatxadan dagoen igerilekuaren lehoitik sartzen denak moldatu, leundu eta girotzen du.

Behe oinean ataria, taberna eta jatetxea aurkitzen dira. Aretoak erdi-sotoan eta lehen solairuan kokatzen dira. Gainontzeko solairuetan logelak aurkitzen dira. Guztira ia 30 logela mota ezberdin daude.

Travertinoko marmola gorritik hasi eta Sevillako artisauek eginiko karezko estukozko fatxadak edo texturadun barneko hormetako zarpiatura materialak xehetasun handiz aukeratuak izan ziren.

Kolorea beti du garrantzi handia arkitekto mexikarrentzat eta Meliá hotelaren kasuan lekuko erreferentziak ditu, burdin eta erdoiaren gorria dira nagusi eta argiaren laranja eta arrosa bizi mexikarrera gehitzen zaizkio.

Esker onak
melia