Ezagutu bertatik bertara lokal honen eraldaketa prozesua, feminitate eredu tradizional eta normatibo bati lotutako denda izatetik feminismoentzako sorkuntza kolektiborako, babeslekurako eta eztabaidarako gune izatera igaro baitzen.
- 50 Pertsona / Taldeko
- Bisita 90 min
- Izena eman behar da
- Trena Zazpikaleak
“Emakumeak obra bertan” mahaiak ikuspegi feminista, kolaboratibo eta eraldatzaile batetik eraikuntza, birgaitze eta diseinu prozesuetan aktiboki parte hartu duten hiru emakume bilduko ditu. Abiapuntua La Sinsorga zaharberritzeko esperientzia zehatza izango da. Garai batean andregai-soinekoen denda izan zen, eta gaur egun, Bilboko Alde Zaharrean, zentro kultural feminista bihurtu da.
Solasaldi horretan parte hartuko dute Paz Carbajosa Dalmauk, A por todas con herramientas proiektuaren bultzatzaileak, tradizioz maskulinizatu diren lanbideetan (zurgintza, elektrizitatea edo mekanika) trebatzeko ekimena, emakumeei eta disidentziei zuzendua; Beatriz Silvak, La Sinsorga obretan elkarrekin lan egin zuena; eta Iratxe Marianek, espazioaren proiektu arkitektonikoaren diseinuaren arduraduna.
Hirurak izan ziren lokal honen eraldaketa prozesuaren funtsezko parte, feminitate eredu tradizional eta normatibo bati lotutako denda izatetik feminismoentzako sorkuntza kolektiborako, babeslekurako eta eztabaidarako gune izatera pasa zena. Esku-hartze arkitektonikoak ez zuen soilik helburu funtzional bat izan, baita politikoa eta sinbolikoa ere: emakumeek eta emakumeentzat egindako leku bat egokitzea, oinarrietatik hasi eta bukaeretaraino, hierarkia teknikoak desafiatuz eta logika kolaboratibo baten alde eginez.
Solasaldian, emakumeek eta disidentziek historikoki baztertzaileak izan diren lanbideetan dituzten erronkak, eguneroko indarkeriak ingurune horietan eta prestakuntza eta laguntza sareak sortzearen garrantzia landuko dira. Espazio urbanoa okupatzearen eta eraldatzearen garrantziaz ere hausnartuko dute, begirada feminista eta kolektibo batetik lekuak birsortuz.
Esperientzia hau Al Borde Films-ek ekoiztutako Llámame Sinsorga filmean dokumentatu da, birgaitze honen historia ekintza politiko, intimo eta komunitario bezala jasotzen duena. Eraikitakoa —fisikoki eta sinbolikoki— begiratzeko, eskulanak erresistentziarako modu gisa aldarrikatzeko eta askatasunez bizitzeko espazioak irekitzen nola jarraitu elkarrekin pentsatzeko aukera izango da, beraz, hitzaldia.
