Itzuli

Gertura zaitez 50 metroko altuera duen putzura… zorabiatzen ez bazara behintzat

Egilea J. Montero
Urtea 2008
Helbidea Santiago de Compostela Kalea, 12
MiribillakoGeltokia
MG_7162-copia
58.-Estacion-Miribilla-detalle

Bilbao Ria 2000 sozietateak bultzaturiko Miribillako aldirietako geltokiaren eraikuntzak, Miribillako auzoa, Bilbo erdialdeko Abandoko Geltokiarekin zuzenean lotzea ahalbidetzen du.

Geltokia Adif-en sare osoan zehar sakonena izateagatik bereizten da, kalearen mailatik behera ia 50 metroko sakoneran kokatzen baita. Eraikuntzarako hiru putzu induskatu zituzten (aireztapena, larrialdiak eta konexio bertikalak) eta trenbidearen tunelaren kobazuloa handitu egin behar izan zuten, guztia, zegoen trafikoan eragin gabe. Lanaren aurrekontua 17,5 milioi eurokoa zen eta 3 urtetan gauzatu zen 2008ko abenduan inauguratu zen arte.

Beirazko bolumen batetik sartzen da bidaiariak banatzen dituena sarreraren eta nasen arteko desnibel handia gainditzen duten 6 igogailu panoramikoen bidez. Igogailuak 50 metroko altuera eta 15 metroko diametroa duten hiru putzuetako baten inguruan antolatzen dira.

Lehenengo nasara -1 solairutik iristen gara, 42 metroko sakoneran; 5 metro beherago, -2 solairuan beste nasarekin lotzen duen pasilloarekin topo egingo dugu. Tartean, ebakuazio kasuetarako salbu, irisgarriak ez diren beste 4 solairu daude.