Itzuli

Eraikinaren leihate handiak Abraren bokalera zabaltzen dira; horietatik bista paregabeak daude.

Egilea I. Eulate, E. Aguinaga Churruca
Urtea 1975
Helbidea Zugazarte Etorbidea, 11
RealClub MarítimoEl Abra RealSporting Club
IMG_0787
IMG_0769

Egungo Real Club Marítimo del Abra- Real Sporting Club izenekoak, Máximo Aguirreren familiak 1868an sustatu zuen “Establecimiento Baños de Mar Bilbaínos” zelakoaren tokia okupatzen du.  Hondartza desagertu zenean turismoan gertatutako gainbeheraren ondorioz, Coste Aguirretarrek bainuetxearen negozioari utzi zioten, eta 1903an Club Marítimo sortu berriari eman zioten errentan, eta hark 1908an erosi zuen.

Clubak garrantzi itzela du Getxoren historian eta, sortu zenetik, nazioarteko estropadak antolatzen hasi zen. Estropadalari ezagunenetako bat José Luis de Ugarte getxoztarra (1928-2008) izan da. Horren ekintza gogoangarri ugariren artean, 1993an, 65 urte zituela, geldialdirik gabe munduari bira bakarrik ematea dago.

Real Club Marítimo del Abra-ren egungo eraikina 1975ean eraiki zen, 1973an ekintza terrorista batek goitik behera suntsitu baitzuen. Eraikin berria diseinatzeko lehiaketa Íñigo Eulate eta Eugenio Aguinaga Churruca arkitektoek irabazi zuten.

Eraikinaren izaera biribil eta monolitikoak, bolumen erregularren jokoak eta egitura ordena eta antolaketaren elementu gisa agertu eta erabili izanak, Brutalismoaren eta Mugimendu Modernoaren (Ludwig Mies van der Rohe arkitekto alemana edo Frank Lloyd Wright arkitekto estatubatuarra erreferente dituena) eragina duen arkitektura erakusten dute.