Itzuli

Eraikinaren aurrealdeak Galea lurmuturreko itsaslabarrak ekartzen ditu gogora eta, gainera, Getxoko eraikinik efizienteetako bat izaten laguntzen dio.

Egilea Trion
Urtea 2016
Helbidea Ezekiel Agirre Kalea, 6
RomoKulturEtxea
MG_0689
IMG_0789

2010ean, Getxoko Udalak arkitektura-lehiaketa bat abiarazi zuen Erromoren erdi-erdian zeuden Santa Eugenia Eskolen orubean eraikin soziokultural bat egiteko proiektua hautatzeko. Aitor Elorduy, Gabriel Chapa eta David Jorge arkitektoek irabazi zuten lehiaketa hura. Zortzi urte geroago, Erromo Kultur Etxea eraikina zabaldu zen.

Eraikina protagonista moduan agertzen da hiriko espazioan, ikuspegi guztiak bereganatuz,  kokaleku duen plazatikoa ez ezik, alboko kaleetatikoa ere. Hein handi batean, inguruaren eta arkitekturaren hiri-eskalaren homogeneotasunak laguntzen dio horri. Hori guztia dela eta, erreferente bisual bihurtzen da eraikina, plazatik haratago, inguruko hiri-bilbearen mugarri gisa.

Galea lurmuturreko itsaslabar arrokatsuak –udalerriko nortasunaren zatitzat hartzen direnak– gogora ekartzen dituen aurrealdea da eraikinaren ezaugarri nagusia. Izaera eskultorikoa Corten altzairu zulatuzko xaflek ematen diote.

Eraikinaren barruan funtzionaltasuna, espazioen arrazionaltasuna, zirkulazioen optimizazioa, bolumen argiak edo malgutasuna dira nagusi, eta horiek programa ordenatua antolatzen laguntzen dute.

Jasangarritasunari dagokionez, xafla zulatuek eta beira bikotzak osatzen duten azal bikoitzari esker, eraikinaren kalifikazio energetikoa A mailakoa da.