Itzuli

Ezagutu eliza Erromoko etxe merkeekin lortzen duen historia.

Egilea C. Martinez, E. Amann
Urtea 1962
Helbidea Calle Ezequiel Agirre, 19
SanJoseObrero Eliza
IMG_0794

Trenbidea eraiki izanak eta lehenengo industria txikiak (olio-lantegiak, hazi-lantegiak edo orratz, mahai-tresna edo gauza erlijiosoak egiteko lantegiak, besteak beste) agertu izanak, Erromo auzoa sortzea sustatu zuen. Langileen auzoa zen,  bertokoek eta inguruko eraikuntzako langileek osaturikoa.

1956an San Jose Langilea eliza eraiki izanak, auzoko elkartze-mugimendua (egun auzoaren adierazgarri dena) indartu eta sustatu zuen, kokalekuagatik nahiz batasun-lotura eta elkarrekikotasun-sentimenduagatik.

50eko hamarkadako erlijio-arkitekturaren adierazgarri den estiloa du elizak, Bizkaian 1954tik 1966ra bitartean goraldia izan zuen mugimendu modernoarekin loturikoa.

Emiliano Amann Puente y Celestino Martínez Diegok eraikitako elizan, 32 metro altu den kanpandorre ikusgarria nabarmentzen da.