Sartu bezain pronto elizako nabe nagusira lunetetik sartzen den argi kantitateak txundituta utziko zaitu.
Gerra Zibila amaitu ostean, Barakaldoko Udala erlijio-azpiegiturak eraikitzen hasi zen, auzoak herritarrek eskatzen zituzten eliza berriez hornitzeko asmoz.
Ezkerraldera etortzen ziren langile-saldo eta horien familientzat etxebizitza publiko ugari eraikitzen hasi zirenean 1940. urteaz geroztik sortu ziren auzo horietako bat izan zen Beurko auzoa.
Beurko auzoko eliza kokatzeko, lekurik onena aukeratu zen: bide zabalen arteko bidegurutze batean zegoen orubea, egungo Santa Teresa plaza, alegia; hortaz, erdi-erdian kokatu izanak auzo barruan elizari eman nahi zitzaion garrantzia azpimarratu zuen.
Santa Teresa parrokia hormigoizko eta adreiluzko tenplu funtzionala da, eta garai hartan nagusi ziren korronte historizistetatik erabat deslotzen da. Beirate koloreztatu oso handi batez zulatutako egundoko aurrealdea da elementurik interesgarriena.
Oinplano angeluzuzeneko eliza da, nabe bakarrekoa, eta egitura horri esker, presbiterioa ederki ikusten da. Argiztapena egoki-egokia da; izan ere, estalkian jarritako beirate koloreztatu handiak dituen luneta batzuetatik sartzen da.
