Ezagutu ezazu Bilboko estilo modernoko arkitekturaren adibiderik onenetako bat, Zubiriako kondearen finkaren lurretan kokatua

Egilea J. R. Basterrechea
Urtea 1962
Helbidea Lehendakari Agirre, 83
Ordutegia Larunbata, 10:00-15:00
SarrikokoKanpusa
Bisitatu
  • 20 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 30 min
  • Irisgarria
  • Metroa Sarriko
IMG_3836_web
IMG_3832_web

UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea egoera pribilegiatuan dago kokatua, mendi-hegal batean, itsasadarraren azken bihurguneetako batera begira. Jesús Rafael Basterrechearen lana 1962an inauguratu zen eta Zubiriako kondearen finkari zegozkion lurretan dago.

Hezkuntza eraikinetan espezializatu zen bilbotar arkitektoaren obra gailena da. Izaera funtzional argiarekin, eraikina 3 bolumen nagusitan antolatzen da. Administrazioa eta zerbitzuak Agirre Lehendakariaren etorbidearen paraleloan daude, eraikuntzari nolabaiteko hiri-presentzia emanez eta sarbide-funtzioa betez. Bestalde, ikasgelategiaren bolumenak inguruko parkeari begiratzen dio, bere topografiara pixkanaka egokituz. Fatxada landaretzarekin zuzenean lotuta dago; nagusiki gardena da eta ikasgelen arteko zirkulazio-espazioei dagokie. Alboko kalera ematen duen fatxada askoz ere opakoagoa da eta zerra-hortz forma du, aurrez aurre duen hiri-testuinguruarekin hitz egin nahi baitu.

Fatxadan hormigoia, beira eta egurra erabiltzeak, topografia errespetatuz maila-jokoarekin batera, eraikina arkitektura nordikoaren adibiderik onenekin erlazionatzera garamatza.

 

Esker onak
upv-ehu