Erdiko patioa proiektuaren bihotza da.
Arkitektura Elkargo Profesionala, EHAEO (Euskal Herriko Arkitektura Elkargo Ofiziala) Bilbon jaio zen 1930ean. Jatorrian elkargoak Estacion kalean izan zuen egoitza.
Lehen egoitza txiki gelditu zenean, Mazarredo zumarkalean eraikin berri bat egitea erabaki zen. Helburu horrekin, bulego eta etxebizitza erabilerak jasoko zituen eraikin bat egiteko proiektuen lehiaketa bat jarri zen martxan.
Eraikinaren behe oinean erabilera publikoenak zituzten espazioak kokatu ziren: Delegazioaren bulegoak eta Arkitektoen kutxa. Eraikinak sarrera bikoitza du, bat nagusia eta bestea pribatuagoa lan-orduetatik kanpo erabilera duten espazioentzat: liburutegia. Areto nagusia eta EHAEO-ko bulegoak.
Eraikineko espazio guztiak eraikinaren bihotza den erdiko patioaren inguruan biltzen dira.
Elkargoko kideen zerbitzura dagoen liburutegi garrantzitsu bat du eraikinak. Bertan arkitekturaren zenbat altxor eta Bilbon eginiko proiektuen plano historikoak gordetzen dira.


