Ezagutu itzazu eraikin historiko honen barnealdeko lantoki erakargarriak

Egilea G. Aguirre Urrutia, H. Imaz Arrieta
Urtea 1947
Helbidea Buenos Aires kalea, 12
Ordutegia Larunbata, 16:00-20:00
SpacesEraikina
Bisitatu
  • 10 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 30 min
  • Metroa Abando
  • Tranbia Abando
  • Aldiria Abando
IMG_3820_web
IMG_3822_web

Gure hirietako zabalguneetan oso ohikoak dira bizitegi erabilerako eraikinak. Hala ere, batzuetan badira bestelako erabilera dutenak ere. Kasu honetan, bulegoak gordetzen dituen eraikin berezi eta garrantzitsu batean aurrean gaude, Buenos Aires eta Colón de Larreátegui kaleen gurutzea kokatua. Germán Aguirre eta Hilario Imazen lana da, XIX. mendearen erdialdean gauzatutakoa eta Bilboko arkitektura klasikoaren adibiderik onenetarikoa. Erpin kurboa duen bolumen bakar batez osatuta dago, dorre batez amaiturik. Beheko solliruak tratamendu berezia du kanpoko itxurari dagokionez, vienako arkitektura gogora ekarriz.

Estudio Monochromek Bilboko Axa Aseguruen bulego zaharra Spaces marka ezaguneko co-working zentro bihurtu du 2019an. Diseinua eraikinaren izaera historikoa errespetatzeko eta indartzeko asmoz proiektatzen da, barneko irudia berrituta, modernoa eta orekatua izan dadin. Espazioaren ezaugarri nagusiak argitasuna eta jariakortasuna dira, taldean lan egiteko aukera emanez eta sinergiak sortuz.

 

Esker onak
Spaces-logo-white-RGB