Inguruneen diseinuak gaitasun kognitibo desberdinak dituzten pertsonen ulermena, orientazioa eta erabilera nola erraztu dezakeen aztertzen du.

Egilea errazTEA
Helbidea Urazurrutia kalea 3
Ordutegia Osteguna, 18:00
Arkitekturakognitiboa
Hitzegin Diseinatu
  • 20 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 120 min
  • Argazkiak debekatuta
  • Izena eman behar da
  • NAN-a erakutsi
  • Metroa Zazpikaleak
  • Tranbia Ribera
  • Trena Zazpikaleak
  • Aldiria Abando
OPEN24_01-10-11
OPEN24_patios-12

Lantegia ErrazTEAk eta OPEN arkitektura-jaialdiak antolatu dute, eta eraikuntzari eta arkitektura-espazioei aplikatutako irisgarritasun kognitiboa du ardatz. Helburua da arakatzea inguruneen diseinuak erraztu egin dezakeela gaitasun kognitibo desberdinak dituzten pertsonen ulermena, orientazioa eta erabilera.

Jarduera bi bloke nagusitan egituratzen da. Lehenengo zatia teorikoa da. Bertan, irisgarritasun kognitiboan, oro har, eta espazioen diseinuan, bereziki, duen esperientzia zabala partekatuko du ErrazTEAk. Funtsezko kontzeptuak landuko dira, eta inguruneen diseinuan txertatzeak duen garrantzia azpimarratuko da. Tailerraren bigarren zatia guztiz praktikoa izango da. Parte-hartzaileei proposatuko zaie eraikin edo espazio jakin batean zuzenean lan egitea, lehenengo zatian ikasitakoa aplikatuz. Ikuspegi praktiko horren helburua da parte-hartzaileek ingurune erreal bateko irisgarritasun kognitiboaren erronkak identifikatzea eta irtenbide zehatzak proposatzea, eta, hala, arkitektura benetan inklusiboa sustatzea.

Esker onak
logoerraztea_sintag-1536x462

Izen ematea