Ezagutu Artxiboaren eraikina, memoria kolektiboaren gordailua, haren funtzioak eta instalazioak.

Egilea IDOM Arquitectura, G. Carro
Urtea 2013
Helbidea María Díaz de Haro, 3
VisitaSingular:¡Vena conocerel ArchivoHistóricode Euskadi!
Bisitatu
  • 15 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 60 min
  • Izena eman behar da
  • NAN-a erakutsi
EAH fatxada
EAH depositos

AHE herritarren zerbitzura dagoen kultur zentroa da. Euskal sektore publikoaren balio historikoko dokumentazioaren gordailu gisa sortu zen, baina haren erabilera diseinatuta dago jarduera pizgarri, sortzaile eta gizarte-interesekoa bihurtzeko.

Helburua da herritarrak sentsibilizatzea Euskal Autonomia Erkidegoko dokumentu-ondarearekiko estimuan, eta ondare hori aisialdirako, ikerketarako eta kultura-garapenerako erabil dadin sustatzea, eskura dituen baliabide guztiak erabiliz.

Eraikinak bere instalazioetara sartzeko gonbita egiten du. Artxiboaren eraikina, haren funtzioak eta instalazioak aurkeztu eta deskubritzen dira; eta haren edukia eta zerbitzuak erakusten dira: liburutegi laguntzailea eta dokumentu-funtsak.

Bisita horien bidez, herritarrei aukera ematen zaie administrazio-zentro bat barrutik ezagutzeko, aldi berean gure herrialdeko memoria kolektiboaren gordailu den zentroa; izan ere, Euskadiko Artxibo Historikoak oso dokumentu interesgarriak gordetzen ditu herritarren eta gure erakundeen iragan hurbila eta urruna ezagutzeko.

Nor garen eta zer egiten dugun azaltzeaz gain, herritarren arreta erakarri nahi dugu haien ondarearen garrantziaz eta ondare hori ahalik eta baldintza onenetan kontserbatu eta transmititzearen alde lan egiteko erantzukizun kolektiboaz. Horretarako, bisita orokorretan ezagutu ezin diren gune pribatuak bisitatuko ditugu, artxiboko funtsetara zehaztasun handiagoz hurbiltzeko aukera emanez.

Esker onak
Logo_Artxibo_EP