Ezagutu itzazu Bilboko burtsaren lehen batzarrak jaso zituen eraikinaren txokoak
- 25 Pertsona / Taldeko
- Bisita 30 min
- Irisgarria
- Eskaera handia
- Metroa Zazpikaleak
- Tranbia Arriaga
- Aldiria Abando
Gaur egun “Bilboko Antzoki Berria”(Arriaga Antzokia) dagoen lekuan, hiribilduaren aurreko antzokia zegoen, 1833. urtetik funtzionatzen zuen eraikin txiki neoklasikoa. Rucobak aktibitate askoz betetako topaketa leku bat proiektatu zuen, non kontzertu aretoaz aparte jatetxea, joko aretoak, etab. zituen. Bere atondoan Bilboko balore-burtsa hartzera ailegatu zen, burtsak bere bilerak Areatzako bulebarrean ospatzen zituen.
Antzokia Pariseko Operan inspiratuta dago, hortik bere estilo frantsestua, eta erdi-Europako beste antzoki batzuei erreferentzia ugari ditu (austrohungariar edo alemaniarrak). Arriaga, gainera, hirigintza arloan ere garrantzia du izan ere Bidebarrieta kaleari jarraitasuna eta amaiera ematen dio bere fatxada makurraren bitartez.
Inauguratu eta urte gutxi batzuetara antzokiaren birgaitzea pentsatu zen eserlekuen kopurua handitzeko eta akustika hobetzeko. 1914.urteko sutearen ondorioz eraikina berreraiki behar izan zen (1916-1918). Federico Ugalderen proiektuaren arabera egin zen. Ustiapen komertzialerako (zinema gisa nagusiki) utzi zen 1978rarte. Azken eraberritzea Francisco Hurtado de Sarachok gauzatu du.
