Jarri arreta estilo modernistako fatxadako xehetasun txikiei, Ricardo Bastidak Bartzelonan jaso zituen ikasketen oinordeko dira
- 25 Pertsona / Taldeko
- Bisita 45 min
- Irisgarria
- Metroa Moyua/Indautxu
Jatorrizko Udal alondegiak (ardo biltegia) Indautxuko etxe-irla bat okupatzen du eta Abandoko zabalgunearen eta San Mames-eko zumarkaleaz haratago eraiki zen beranduagoko zabalgunearen mugan kokatzen da. Oinak zituen hiru kale zabal (ez dute zer ikusirik gaur egun eraikinak dituenekin), lurretik altzatako eta zama-lanetarako prestatutako nasa eta barne funtzionamenduaren ikerketa zehatza dira eraikin berezi eta monumental honek dituen punturik esanguratsuenak. Guzti horretaz gain eraikinaren kanpoaldeari izaera hiritarra emateko fatxadek dituzten trataera landuak aipatu behar dira. Horretarako mantentze-lan gutxi eta kostu urriko (harri artifiziala, adreilua…) materialak erabili ziren. Hormigoi armatuzko egiturak barne espazioei izaera geometrikoa ematea lortzen zuen. Sute bat jasan zuen 1919-ean eta birgaitu egin behar izan zen. 1977. urtean alondegiaren erabilera Rekaldeko eraikin berri batera pasa zen.
1999-ean Kultur ondasun bezala izendatua izan zen eraikina. Kultura zentro bilakatzeko ikerketa eta proposamen ugari egin ziren eraikinean, garrantzitsuena “Alhondigako Kuboa” izan zen Jorge Oteiza, Fullaondo eta Francisco Javier Sáenz de Oiza-k eginikoa. Azkenean birgaitze proiektua Jose Luis Burgos-ek gauzatu zuen eta Philippe Starck diseinatzaile frantziarrak esku hartu zuen proiektuan. Birgaitze proiektuak jatorrizko fatxadak errespetatzen ditu beti izan duen itxura mantendu zezan. Barnealdean berriz, era bat birgaitu zen. Hiriaren barnean aurkitzen den hiri bat bezala agertzen da eraikina.
