Altxatu begirada eta ikusi Urazurrutiako Eskola zaharraren fatxada apaintzen duen murala
Egilea Gregorio de Ibarreche
Urtea 1902
Helbidea Urazurrutia, 32
Ordutegia
BilbaoArte
Bisitatu
- Tranbia Erribera
- Aldiria Abando
XIX. mende amaierako Urazurrutiako Eskola zaharra da. Gregorio de Ibarrecheri agindu zioten proiektua. Bilbon eraiki zen lehen udal–eskola izan zen. Eraikina eklektikoa da, sustrai klasikoarekin, eta XX. mendeko 80. hamarkadara arte hezkuntza-erabilera izan zuen.
Eraikina elementu garrantzitsua izan zen Urazurrutia kalearen garapenean. Nolabaiteko monumentaltasuna alde batera utzi gabe, bere bolumetria ingurura egokitzen da. Fatxadari dagokionez, Jagoba Moly muralgileak diseinatu zuen muralak osatzen du. Fatxada Bilbao Arteren logotipoarekin bat datozen koloreekin egin zuen, Alberto Corcoren diseinuarekin. Horregatik, erakusketa–aretorako sarrera gorriz margotuta dago, logotipo horri erreferentzia egiteko.
Gaur egun, Bilbao Arte ekoizpen artistikorako zentroa da, gazte sortzaileei euren proposamen artistikoak garatzeko behar dituzten instalazioak eta azpiegiturak eskaintzen dizkiena.
Esker onak
