Ezagutu ezazu sinbolismoz jositako eraikin hau, kokalekutik forma arte, osorik Bizkaiko itsas ondareari lotzen zaiona
Egilea SENER, J. F. Paz
Urtea 2003
Helbidea Ramón de la Sota kaia, 1
Ordutegia Larunbata, 10:00-19:00 / Igandea, 10:00-19:00
Itsasmuseum
Bisitatu
- 15 Pertsona / Taldeko
- Bisita 30 min
- Irisgarria
- Metroa San Mamés
- Tranbia Euskalduna
- Aldiria San Mamés
1996an, Patrick de la Sotak, garai hartan Merkataritza Ganberako presidenteak, beste 72 pertsonekin batera, fundazio pribatua jarri zuen martxan: Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa. Hala, 73 sustatzaileetako bakoitzak 10.000 pezeta jarri zituenez, fundazioa Bilbon Itsas Museoa abian jartzea ahalbidetzeko finantziazio-iturrien bila hasi zen.
Udalak ekimena bultzatzeko, orduan inauguratu berri zen Euskalduna zubiaren azpiko lurzoruak eman zizkien. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak museoa inguru horretan jartzeko urbanizazioa egokitu zuen.
Beharrizan guztiak asetuta, 2000. urteko ekainean hasi ziren museoaren obrak. Proiektuaz SENER ingeniaritza enpresa bizkaitarra arduratu zen, Juan Francisco Pazen zuzendaritzapean.
Azkenean, 2003ko azaroaren 20an inauguratu zen museoa. Eraikuntzak 17 milioi euroko kostua izan zuen.
Museoa bi espaziotan banatuta dago: barrualdea eta kanpoaldea. Azken horretan historia- eta ondare-balio handiko piezak nabarmentzen dira, hala nola: Carola garabia, Ponpa-etxea eta Euskaldunako Dike Lehorrak, joan den ekainaren 20an 150 urte bete zituztenak. Dike horietako bat Estatuko dike zibilik zaharrena da.
Esker onak
