Bisita Bereziei esker, eraikinak hoberen ezagutzen dituztenen eskutik ezagutzeko aukera izango duzu
- 10 Pertsona / Taldeko
- Bisita 60 min
- Argazkiak debekatuta
- Irisgarria
- Izena eman behar da
- NAN-a erakutsi
- Metroa Zazpikaleak
- Tranbia Arriaga
- Trena Zazpikaleak
- Aldiria Abando
Hoteleko zuzendariaren eskutik eta eraikinaren mendeurrena ospatuz, hiriko hotel boutique nabarmenetako bat ezagutzeko aukera izango duzu, alde zaharrean kokatua. Eraikin honetan, alderdi industrial eta abangoardistak bat egiten dute; eta hormigoiak, burdinak, adreiluak, beirateek eta amaitu gabeko itxura duten hormek hiriaren iragan industriala gogorarazten eta omentzen dute.
Bilboko Alde Zaharrean dagoen eraikina da, Itsasadarraren ertzean, Adolfo Gil Lezama arkitekto ezagunak egina. Mesedeetako zubiaren parean, Mesedeetako 2 kaleko eraikin ederraren ondoan dago kokatua, Zazpi Kaleetarako sarrera ematen duelarik. 1924an eraikia izan zen, 500 m2-ko orube batean. Alde Zaharrean hormigoi armatuzko egitura duen lehen eraikina da, eta Hiribilduko bigarrena. Hasiera batean etxebizitza-eraikin gisa sortu zen, eta beheko solairuetan burdindegi bat ere egon zen lehenik, eta, ondoren, Zubicaray biltegi enblematikoak.
2008an biltegiak itxi ondoren, eraikina pixkanaka hondamendirantz joan zen, eta ia 10 urte iraun zuen Tayko kateko hotel bat instalatzeko erosi zuten arte. Eraikinaren birgaitzea Angulo Arkitekturak garatu zuen eta 2019an amaitu zen.
Bistako adreilua duten paretak, itxura industriala, espazio gardenak eta igogailu panoramikoak harmonian elkarbizi dira interes arkitektonikoko beirateekin eta biltegietako solairuetara igotzeko jatorrizko zurezko eskailerekin. Hormigoiak, burdinak, adreiluak, beirateek eta amaitu gabeko itxura duten hormek hiriburuaren iragan industriala gogorarazten eta omentzen dute.
