Altxa ezazu bista, fatxadak harritu egingo zaitu: azulejoen xehetasun apaingarriak, koloreen konbinazioa eta testuren nahasketa nabarmentzen dira

Egilea R. Bastida
Urtea 1914
Helbidea Urazurrutia kalea, 3
Ordutegia Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 10:00-19:00
CunaEtxea
Bisitatu
  • 15 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 30 min
  • Irisgarria
  • Metroa Zazpikaleak
  • Tranbia Atxuri/Erribera
  • Trena Zazpikaleak
IMG_3574 copia
IMG_3573 copia

Bilbo Zaharrean kokatutako eraikina, San Anton elizaren eta zubiaren parean, 1914 eta 1916 artean eraiki zen, eta Ricardo Bastida udal-arkitektoak proiektatu zuen. Jornalariek hiru urtetik beherako seme-alabak egunean zehar utzi ahal izateko pentsatua izan zen, haien lantokietara joaten ziren bitartean. Haurtzaindegi sozial moduko bat zen. Urte batzuen buruan, instalazioak txiki geratu ziren, eta 1939an solairu bat gehiago gehitu zitzaion eraikinari. Horretarako, Bastidak erabaki zuen jatorrizko eraikinaren parte ez izatea, eta eraikin erantsi gisa nabarmentzea.

Estilo modernistako eraikuntza da, fatxada dotorea eta deigarria duena: elementu neomudejarrak adreiluarekin, azuleju apainduarekin eta harriarekin konbinatu ziren.

2021ean, eraikinaren birgaitze- eta eraldaketa-prozesu oso bat amaitu zen, berrikuntza-proiektuak bultzatzeko zentro bihurtzeko helburuarekin.

 

Esker onak
KUNA_Logos_Vectorizados-01