Gurutzatu itsasadarra lur azpiko tunel bati esker. Bilbok duen azpiegitura handienetako batek ateak irekiko ditu, aukera galduko duzu?

Egilea Studio Galdos
Urtea 1997
Helbidea Garate Anaia Dohoatsuaren lorategia
Ordutegia Larunbata, 10:00-20:00 / Igandea, 10:00-19:00
DeustukoSifoia
Bisitatu
  • 15 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 45 min
  • Eskaera handia
  • Metroa Deusto
  • Tranbia Abandoibarra
41.-Sifon-2-1
41.-Sifon-detalle

Bost solairuko sakoneran aurkitzen den eta itsasadarraren bi ertzak, zehazki Deustuko Unibertsitatea eta Arte Ederren Museoa, batzen dituen arrokan zulatutako galeria bat da Deustuko Sifoia. Horretaz gain Bizkaiko saneamendu sarearen lurpeko azpiegitura ikusgarrienetako bat da. Bilbao Bizkaia Ur partzuergoak itsasadarraren eskuinaldeko hondakin urak Galindoko (Sestao) araztegira eraman ahal izateko eraiki zuen instalazio bat da. Bertikalki duen kota aldaketak sifoi modura funtzionatzea ahalbidetzen du eta horrela ponpaketarik gabe urak tutuerian zehar garraiatzen dira. Gainera azpiegiturak usainen tratamendu eta arazketa sistema bat du inguruan usainek sortu ahal dituzten arazoak desagerrarazteko.

Azpiegituraren sarrera Deustun kokatzen den “Kontrol Eraikinean” kokatzen da. Bertan aurkitzen dira sifoiaren funtzionamendurako beharrezkoak diren elementu guztiak. Tunelak 460 metro luze ditu eta ebaketak 18m2. Bertatik 0,80 eta 1,30 metro diametro bitarteko hiru tutu pasatzen dira.

*Arte Ederren Museoan gauzatzen ari diren lanak direla eta, sifoirako sarrera zein irteera Garate Anaien lorategian kokatutako egituraren bitartez egingo dira, tunel osoa zeharkatzea eragotziz.

Esker onak
Consorcio