Ezagutu Komertziala, izaera anglosaxoi garbiko Unibertsitatea. Galdu zaitez bere egurrezko eskaileretan zehar

Egilea C. E. Amann, J. M. Basterra
Urtea 1916
Helbidea Agirre Anaien kalea, 2
Ordutegia Larunbata, 10:00-20:00
DeustukoUnibertsitateKomertziala
Bisitatu
  • 20 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 30 min
  • Irisgarria
  • Metroa Deustu
  • Tranbia Abandoibarra/Guggenheim
IMG_2708-copia
IMG_2702-copia

Bilbon unibertsitate kanpus txiki bat sortzearen nahiarekin eraikina Deustuko Unibertsitate Literarioarekiko paralelo eta zertxobait atzeratuta kokatu zen. Deustuko Unibertsitate Literarioa baino kota altuago batean kokatzen da eta naturarekin kontaktu zuzenagoa du. Eraikinak gorputz nagusi bat du itsasadarrari begira eta berarekiko hiru bolumen paralelo atzealdean. Sarrera fatxada nagusitik irteten den bolumen txikiago baten bitartez gauzatzen da. Sarrera honek konposizio klazisita eta inspirazio erromatarra du: zutabeak, pilastrak, zokaloa…

Gainontzeko eraikuntzekin lotura behe oinean kokaturiko estalitako galerien bitartez egiten da. Eraikinaren oina sortzen joan diren behar eta erabilera berriei erantzunez eraldatzen joan da urteen poderioz. Aldaketarik garrantzitsuena atzealdean atxikitako bolumen berri bat izan zen. Eraikuntza berri horren bitartez oina ixtea eta bi patio sortzea lortu zen.

Esker onak
universidad deusto