Bilbon zutik mantentzen den konbentu-klaustro bakarrean sartu, Enkarnazioarena, eta isiltasunaren klaustroari esateko gelditzen zaion guztiaz jabetu

Egilea -
Urtea S. XVI – XVII
Helbidea Enkarnazio plaza
Ordutegia Larunbata, 10:30-13:30 / 16:00-19:00
EleizMuseoa
Bisitatu
  • 20 Pertsona / Taldeko
  • Bisita 30 min
  • Irisgarria
  • Metroa Zazpikaleak
  • Tranbia Atxuri
MG_2446-copia
MG_2452-copia

Enkarnazio Eliza eta Komentuko klaustroan kokatzen da 1995. urtean inauguratu zen Eleiz Museoa. Erabilera berria ahalbidetzeko, Ramon Urmeneta eta Jose Garitacelaya arkitektoek birgaitze proiektua garatu zuten. XX. mendeko bigarren erdian gauzatutako beste birgaitze batzuk tenpluaren barne banaketa eraldatu zuten. Jatorrian konbentu-eliza bezala eraiki zena parrokia bilakatuz.

Komentua Domingotar mojek sortu eta bertan bizi izan ziren lau mende eta erditan zehar Leioako monja-etxe berrira mugitu ziren arte 1976. urtean. XVI. mendean Bilboko inguruetan zeuden hiru konbentu garrantzitsuenetatik (San Agustin, San Francisco eta Enkarnazioa) gure egunetaraino iritsi den bakarra da.  Bilbon zein Bizkaian gotikoa nagusi zen garaian, estilo barroko eta berpizkundeko soluzio aurreratuak erabiltzen dituen eraikin baten adibide garbia da.

Eraikin-multzoan 3 elementu bereizten dira: fraileen Santo Domingoko komentua, Enkarnazioko eliza eta Domingotarren komentu eta klaustroa. Elizak gurutze latinoko oina du, sei ataletako nabea, buru zuzena kanpotik eta eliptikoa barnetik eta alboetara kapelak dituen gurutzadura.

Elizako nabearen gangak ez ziren XVII. menderarte eraiki.

Esker onak
Museo-Arte-Sacro-logo