Etorkizuneko hirian emakumea eta genero-ikuspegia aldarrikatzeko eta balioan jartzeko saioa
Helbidea Cuna Etxea - Urazurrutia, 32
Ordutegia Osteguna, 18:00
Elkarrizketairekia:“Andreekhiria egitendute”
Hitzegin
- 70 Pertsona / Taldeko
- Bisita 90 min
- Argazkiak debekatuta
- Irisgarria
- Izena eman behar da
- NAN-a erakutsi
- Metroa Zazpikale
- Tranbia Atxuri
- Trena Zazpikale
- Aldiria Abando
Pentsamendu kritikoaren hausnarketarako eta garapenerako espazio gisa pentsatutako jardunaldiak, arkitekturaren eta hirigintzaren bidez, hiriak eta gure etxeak nola eraldatu eta egokitu ditzakegun hausnartzea du helburu, genero-ikuspegiari erantzuten dion begirada zabalagoarekin.
Tradizioz, produktibitatea eta ekonomia eremu publikoarekin lotu izan dira, eta emakumeei esleitu ohi zaizkien etxeko eta zaintzako jarduerak, berriz, ikusezin bihurtu eta eremu pribatura baztertu izan dira. Genero ikuspegiak desberdintasun horiek ikusarazi nahi ditu, eta begirada berri bat eman hiriak sortzeko orduan.
Espazio publikoa, auzoak, gure etxeak… birpentsatu behar ditugu espazio inklusiboagoak, anitzagoak eta jasangarriagoak bultzatzeko. Etxeko espazioen, espazio komunitarioen eta espazio publikoen kontzepzioak eboluzionatu egin behar du, bertan bizi diren pertsonen beharrak, erabilerak eta nahiak kontuan hartuta, zaintzak, segurtasunaren pertzepzioa eta herritarren parte-hartzea zeharkako ardatz gisa integratuz. Beharrezkoa da hiri anitzagoak, zaintzaileagoak eta jasangarriagoak sortzea, benetako beharrei eta eguneroko bizitzari erantzungo dietenak, pertsonak diseinuaren erdigunean jarriko dituztenak eta genero-ikuspegia integratuko dutenak.
Emakumeak biztanleriaren erdia dira, baina, OPENetik urteetan zehar egin ditugun kultura-jardueretatik lortu ditugun datuetan oinarrituta, boluntariotzari eta herritarren parte-hartzeari erreparatuz gero, emakumeen inplikazio-ehunekoa gizonena baino askoz handiagoa da.
OPEN-etik hiri garaikidearen eraikuntzan emakumeak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu eta hezkuntza eraldatzailean sinesten dugu beharrezko aldaketa sozial honetarako tresna baliagarri gisa. Horregatik, sentsibilizazio- eta kontzientziazio-saio hau proposatzen dugu, ezagutzak eta sorkuntzak pentsamendu kritikoa eman dezaten, emakumeak eta neskatoak ahalduntzera animatzeko, ulertuta herritarrok, erantzukizuna ez ezik, aldaketak egiteko aukera ere badugula.
Jardunaldia hausnarketarako eta eztabaida komunitariorako gunea da, esperientziak, ezagutzak eta praktika onen adibideak partekatzeko aukera emango duena, hiriak inklusiboagoak eta berdinzaleagoak izan daitezen.
Horretarako, hainbat esparru eta esperientziatako emakume hizlariak izango dira (arkitektoak, soziologoak, etxekoandreak…), hiriaren eraikuntzan genero-ikuspegiaren esparruan izan duten ibilbidea, inplikazioa edo esperientzia labur-labur aurkezteko.
Ondoren, mahai-inguru moduko elkarrizketa irekiaren bidez, hiriak, auzoak eta arkitekturak birpentsatuko ditugu inolako diskriminaziorik gabeko bizitza bultzatzeko.
Irati Alonsok moderatuko du jardunaldia, gaian eta antzeko ezaugarriak dituzten saioen garapenean esperientzia handia duen arkitektoak.
Eusko Jaurlaritzaren AGENDA 2030 BONUAK PROGRAMAn jasotako jarduera da.