Bidaiatu XX. mendeko Bilbo industrialera, ikusi garai batean 1000 langile baino gehiago izan zituen lantegi honen jatorrizko makineria
- 20 Pertsona / Taldeko
- Bisita 30 min
- Irisgarria
- Aldiria Ametzola/Zabalburu
Gaur egun Osasun eta Kontsumo sailaren egoitza izan arren, eraikinak erakusketa gunea dauka Iralako ogi fabrikako jatorrizko makinak ikusi ahal izateko.
Harino Panadera lantegiak Bilboko Irala auzoaren sorrera ekarri zuen. XX. mende osoan zehar egon zen martxan, bere sorreratik 1902. urtean mende amaierara arte. Lantegia osatzen zuten eraikin guztietatik, gaur egun, alea xehatzeko erabiltzen zena bakarrik mantentzen da. Horixe izan zen lantegiko lehen eraikina, hormigoi armatuz altxatua eta izugarrizko berrikuntza izan zena Euskal Herrian eta baita estatuan ere. 1912. urtean handitzeko beharra suertatu zen garbiketa eta egokitzapen saila ezartzeko. Lantegia iraultza industrialak ekonomiaren maila guztietara ekarri zituen aurrerapen handien erakusle garbia dugu, bereziki errotagintzan eta eskala handiko ogi ekoizpenean.
