Itzuli

Gaur egungo jauregia arkitekto bilbotar entzutetsu hauen lanaren emaitza da: Basterra eta Smith.

Egilea J. M. Basterra
Urtea 1902
Helbidea Los Fueros Kalea, 6
SantaKlaraJauregia
IMG_1038-copia

Santa Clara  jauregia José María Basterra arkitektoak eraiki zuen Pedro Chalbauden enkarguz, kostaldeko etxe batzuen itxura bitxia gogora ekartzen zuen estilo ingeles xumeaz. Urte batzuk geroago, ondorengo jabeak Manuel Mª Smith arkitektoari enkargatu zion jauregia handitzea, hain zuzen, 1918an, eraikina goresteko asmoz.

Zaharberritzeko lan haien eskutik, kanpoaldeak guztiz itxuraldatu ziren, eta egungo itxura eman zitzaion jauregiari. Onibarra Foruak eta Arkotxa kaleekin elkartzen den kantoiko  garaje zaharrak eta etxebizizak diraute jatorrizko diseinutik.

Jauregiak balio arkitektoniko itzela ez ezik, kokaleku aparta ere badu, hain zuzen ere, Neguri auzoa. Gaur egun, Getxoko Udaleko Hirigintza Saileko bulegoak daude eraikin horretan.