- 25 Pertsona / Taldeko
- Bisita 30 min
- Argazkiak debekatuta
- Irisgarria
- Eskaera handia
- Metroa Abando
- Tranbia Abando
- Trena Zazpikaleak
- Aldiria Abando
“Sociedad Bilbaina” klub soziala 1839an sortu zen Plaza Berriko pisu batean eta hasieran 133 bazkide zituen. Ingeles estiloko klub pribatu bat zen. 1908an “adostutako” lur sailetara lekualdatzea proposatu zuten, Itsasadarreko beste aldeko bazterrera. Egoitza berrirako, Bizkaiko Arkitektoen Elkarteko kideen artean lehiaketa bat deitu zen eta jaso zituzten eraikinaren diseinuaren 13 proposamenetatik 3 aukeratu eta, azkenean, Emiliano Amann-en proposamena eraikitzea erabaki zuten. Eraikuntza lanek bi urte eta erdi iraun zuten eta 1913an bukatu ziren.
Gerra Zibilaren ondoren, 50. hamarkadan Bilbo ekonomiaren susperraldia nabaritzen hasia zen, Bilbaina-k bizitza sozial eta kulturalean buru-belarri jarraitzen zuen bitartean. Urte haietan liburutegia 40.000 ale izatera gerturatu zen, Espainiako liburutegi pribaturik garrantzitsuenetarikoa bihurtzeraino. Bildumako altxorretan 6 inkunable eta XVI. mendeko 1000 inprimaki inguru nabarmentzen dira. 1983ko uholdeek kalte handiak eragin zituzten, ez, soilik, eraikineko sotoan, baita behe solairuan, taberna ingelesean eta harreran ere.
Eraikinak zalgurdiak igarotzeko portale handi bat du sarreran. Hainbat solairu ditu eta estilo eklektiko monumental batean eraiki zuten, erabili zituzten materialei eta eraikinaren diseinuari zegokienean. Eraikinaren barnealdeak arkitektura ingelesaren estiloari erantzuten dio eta klub britainiar pribatuen joerei jarraitu. Erdiko eskailera eraikinaren oinarrizko gunea da eta inguruko lantegi batek ekoitzitako beiratedun eta lau metroko altuera duten arrosa-koloreko marmolezko zortzi zutaberen gainean bermatzen den argi zulo batek burutzen eta argiztatzen du. Bi altuerako hall nagusia, jatorrizko apaindura eta altzariak (irakurketa gelak, billarra…) kontserbatzen dituzten gelak, liburutegia… nahitaez bertaratzeko elementuak dira. Interes Kulturaleko Ondare izendatu zuten 1998. urtean eta Interes Kulturaleko Ondare Monumentu kategoriarekin 2000. urtean.
Gaur egun arkitektoaren iloba, Emiliano de Amann y Garamendi, arduratzen da eraikinaren mantenuaz.