Aukera paregabea arkitekto eta jabeen eskutik hiriko pizzeria ezagunena ezagutzeko (eta dastatzeko)
- 12 Pertsona / Taldeko
- Bisita 30 min
- Argazkiak debekatuta
- Izena eman behar da
- NAN-a erakutsi
- Metroa Abando
- Tranbia Ribera
- Trena Zazpikaleak
- Aldiria Abando
Babelstudio eta Demaio-ri esker, proiektu harrigarri hau bertatik bertara ezagutzeko aukera izateaz gain, arkitektura dastatzeko aukera izango dugu, ahosabaiaren zerbitzura jartzen denean. Hori dela eta, egile-bisita honetan proiektuari buruzko azalpenak pizza prestatzeko klase praktiko batekin konbinatuko dira, eta, ondoren, dastatu egingo da.
Demaio familiaren pizzeria berria Bilboko Zabalguneko eraikin historiko baten beheko solairuan dago, Albia Lorategien, Abandoko San Bizente elizaren eta Kafe Antzokiaren ondoan. Pizzeria Demaio sarituaren bigarren edo hirugarren lokala da, eta hiriaren erdigunean dago. Oinplano angeluzuzen luzanga du, San Bizente kalerako fatxadarekin eta barruko patio baterako irekierarekin. Bere bi leihate handiek establezimendua herritarrekin lotzen dute.
Diseinuak pizzeria italiar tradizionalen eta aurreko Demaio jatetxeen esentzia mantentzen du, trattoria bati dagozkion material noble, erraz eta funtzionalen bidez. Terrazozko zoladura jarraituak benetakotasuna eta funtzionaltasuna ematen ditu; lantegiak kolore bakarreko alikatatua gordetzen du, eta jantokiek, berriz, letoizko zokaloak eta Tadelakt bidez amaitutako goiko hormak konbinatzen dituzte. Intsonorizaziorik behar ez duten hormetan, agerian uzten dira harlangaitza eta jatorrizko zarpiatuak, batez ere fatxadetan. Letoia dekorazio-elementuetan eta estalduretan ere erabiltzen da, eta marmolak denboragabetasuna ematen die mahaiei.


